Starts:
03/03/2023

Ends:
03/03/2023

Xehetasunak

Data:

03/03/2023

Lekua:

Kulturate (Arrasate)

Itzuli

“Kontzertua amaitu da” dokumentalaren inguruko zineforuma Arrasaten

Mundukidetik eraldaketa soziala bilatzen dugu, pertsona eta gizarte bidezkoago eta autogestionatuagoetarantz, esparru guztietan. Ikuspuntu horretatik, premiaz aurre egin beharreko dilema garaikideetako bati buruzko eztabaida proposatzen dugu datorren ostiralean Arrasateko Kulturateko areto nagusian.

Horretarako, THE GIG IS UP dokumentala erakusteko jardunaldia proposatzen dugu, eta, ondoren, lanaren etorkizunari eta ekonomia digital berri horren alternatiba bidezkoagoei buruzko eztabaida- eta hausnarketa-mahaia.

THE GIG IS UP dokumentalari buruz

Janaria entregatzetik eta autoz bidaiak partekatzetik Adimen Artifizialerako  irudiak etiketatzeraino, mundu osoko milioika pertsona ari dira Sarean lana aurkitzen. Ekonomia digitalak 5 bilioi eurotik gora mugitzen ditu mundu mailan, eta hazten jarraitzen du. Eta, hala ere, iraultza teknologiko horren atzean dauden langileen historiak ez dira ikusarazi.

Lan-ordutegi malguen promesak, independentziak eta denboraren eta diruaren gaineko kontrolak erakarrita, mundu osoko langileek oso bestelako errealitatea aurkitu dute. Lan-baldintzak sarritan ez dira duinak, soldata aldatu egiten da aldez aurretik jakinarazi gabe, eta langileak kaleratu egin daitezke jakinarazpenik egin gabe, desaktibazioaren bidez edo aplikazioan balorazio txarra dutelako.

18.00 Aurkezpena

18.15 Dokumentalaren proiekzioa

18.30 Eztabaida