Starts:
08/03/2023

Ends:
08/03/2023

Xehetasunak

Data:

08/03/2023

Lekua:

Goiuri jauregia (Aihotz plaza, zk.g. Gasteiz)

Itzuli

Martxoak 8, Aintzatespen berezia BIDEGINTZA eta EDIREN kooperatibei eta Leire Mugerzari

Martxoaren 8an, Kooperatiben Kontseiluak, KONFEKOOP - Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin lankidetzan, aintzatespen berezia egingo die BIDEGINTZA eta EDIREN kooperatibei eta Leire Mugerza Mondragon Korporazioko Batzorde Iraunkorreko lehendakariari, «kooperatibismoan aukera-berdintasunari eta Euskadiko emakumeen ahalduntzeari egindako ekarpenagatik».

Honako hauek izango dira ekitaldian, beste erakunde batzuetako ordezkariekin batera: Idoia Mendia Cueva, bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua; Maider Echevarria García, Gasteizko Udaleko alkateordea, eta Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

 

PARTE-HARTZAILEAK

  • Bakartxo Tejeria Otermin, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria.
  • Idoia Mendia Cueva, bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua.
  • Maider Etxebarria, lehen alkateordea eta Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzia.
  • Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.
  • Rosa Lavín, KONFEKOOPeko lehendakaria.
  • Belén Balerdi, Kooperatiben Kontseiluko idazkari nagusia.