Elkarteak

Desgaitasunaren eta baztertze-egoeran dauden pertsonen laneratzearen mugimenduari lotutako elkarteak

Mugimendu asoziatibo honen ezaugarri nagusia da irabazizko sektorea labur geratzen den eremuetan eskaintzea zerbitzuak; oinarrizko eskubideak asetzen diren sektoreak izan ohi dira, batez ere kolektibo bereziki zaurgarrien laneratzeari dagokionez (esate baterako, desgaitasuna duten pertsonak).

Elkarteen identitate-zeinuak dira, halaber, gizartean sortzen diren arazoei erantzuteko berrikuntza-gaitasuna eta aldaketa sozialen, legezkoen, administratiboen eta bestelakoen babesa, betiere desgaitasuna duten pertsonen eskubide eta askatasunen alde eginez eta dibertsitatean, pluraltasunean eta tolerantzian oinarrituta.