Enplegu-zentro bereziak

Gizarte Ekimeneko Enplegu Zentro Bereziak

Gizarte Ekimeneko Enplegu Zentro Berezitzat (GEEZB) jotzen dira zuzenean edo zeharka % 50etik gorako ehunekoan irabazi-asmorik gabeko edo estatutuetan izaera soziala aitortzen duen erakunde batek edo gehiagok (publikoak nahiz pribatuak) sustatzen eta partaidetzen dituzten zentroak.

Erakunde horiek izan daitezke elkarteak, fundazioak, zuzenbide publikoko korporazioak, gizarte-ekimeneko kooperatibak eta ekonomia sozialeko bestelako erakunde batzuk kapital sozialaren gehiengoa aldez aurretik adierazitako erakundeetako baten jabetzakoa dutenak, bai zuzenean bai zeharka, Merkataritza Kodeko 42. artikuluan arautzen den sozietate nagusiaren kontzeptuaren bidez, eta kasu guztietan estatutuetan edo akordio sozial batean irabazi guztiak desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu-aukerak sortzeko eta haien lehiakortasuna eta gizarte-ekonomian duten jarduera hobetzeko berrinbertitzeko betebeharra jasotzen badute, aukera dutelarik betiere enplegu-zentro berezian bertan berrinbertitzeko edo gizarte-ekimeneko beste zentro berezi batzuetan.

Gehiago jakiteko

Erakundeak

EHLABE
Desgaitasunak dituzten pertsonen gizarte- eta lan-txertatzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen euskal elkartea.

FEACEM
Federación empresarial española de Asociaciones de centros especiales de empleo