Espainiako Ordezkaritzak Europako Batzordeko Gizarte-Ekonomia eta Gizarte-Enpresetako Adituen Taldean (GECES) parte hartu du

2023ko abenduaren 5ean, Europako Batzordeko Gizarte Ekonomiaren eta Gizarte Enpresen aditu taldearen (GECES) 12. bilera egin zen Bruselan.

11/12/2023

Bilera horretan, Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren ordezkaritzako aditu diren Visitación Álvarezek, Gizarte Ekonomiako eta EGEko zuzendariorde nagusiak, eta Maite Martínez Arrastiak, ESYRSE Zuzendaritza Nagusiaren arloko koordinatzaileak, Espainiak duen Europar Batasuneko Kontseiluaren presidentetzaren emaitzak eta Ministerioak Gizarte Ekonomiaren arloan izandako jardunaren mugarriak azaldu zituzten.

Espainiaren Lehendakaritzaren emaitzen artean, Gizarte Ekonomiaren garapenerako esparruei buruzko EBko Kontseiluaren lehen Gomendioaren argitalpena nabarmendu zuten. Gomendio hori 2023ko azaroaren 27an onartu zuen EPSCO Kontseiluak, eta funtsezko mugarria da Europar Batasunean Gizarte Ekonomiaren garapen homogeneoa bultzatzeko eta gizarte ekonomiaren alorreko politikak sendotzeko.

Honez gain, Donostian ospatutako “People, planet, action” konferentzia Europearraren ondorio nagusiak partekatu ziren bertaratutako estatu kideetako eta gizarte-ekonomiako Europako elkarteetako gainerako ordezkaritzekin. Konferentzia hori 2023ko azaroaren 13an eta 14an egin zen Kursaalean Donostiaren Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren markoan. Europa osoko gizarte-ekonomiako 500 aditu baino gehiago bildu zituen topaketak eta, mahai-inguru eta saioez gain, konferentziaren barruan Euskadiko gizarte-ekonomiako zentro garrantzitsuetara bisitak ere egin ziren. Honez gain, Donostiako Manifestua sinatu zuten hemeretzi estatu kidek, Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteak, Eskualdeetako Komiteak eta Economy Europe gizarte-erakundeak. Manifestuaren sinadurak Europan gizarte-ekonomiaren garapena bultzatzeko ibilbide-orri bat jarraitzeko konpromisoa hartzea izan zuen helburu.

También te puede interesar