Starts:
20/06/2023

Ends:
20/06/2023

Xehetasunak

Data:

20/06/2023

Lekua:

San Telmo Museoa (Donostia / San Sebastián)

Antolatzailea:

Donostiako Udala - Estrategia Bulegoa

Itzuli

GIZARTE EKONOMIA, lehen pertsonan: Gizarte-ekonomiako esperientziak

Zabalik da Donostiako Estrategia Bulegoak antolatutako TOPAKETAn izena emateko epea

Gizarte Ekonomia bera eta haren baitako esperientzia ezberdinak lurraldeko herritarrei gerturatzeko asmoz, Donostiako Estrategia Bulegoak Gizarte Ekonomia, lehen pertsonan: Gizarte Ekonomiaren esperientziak topaketa antolatuko du ekainaren 20an, asteartea.

Donostiaren 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren testuinguruan kokatutako jarduera da, eta Donostiako Udalaren eta San Telmo Museoaren babesa ditu.

Gizarte Ekonomiaren alorreko eragile garrantzitsua zaren aldetik, asko eskertuko dugu topaketa zure harreman-sarearekin partekatzen baduzu. Deialdi hau elkarteko kideen artean zabalduz, gaiarekiko interesa eduki dezaketen enpresengana eta norbanakoengana iristen lagunduko diguzu, eta ekainaren 20ko hitzordua sektore honetan jarduten zaretenon topagunea izango da.

Programa hiru zati nagusitan banatuko da:

  • Ezagutu Gizarte Ekonomia. Enekoitz Etxezarreta Etxarri EHUko irakasle eta ikerlariaren hitzaldia.
  • Gizarte Ekonomiaren Esperientziak. 8 eredu ezberdin bertatik bertara ezagutzeko aurkezpenak.
  • Gizarte Ekonomiaren Etorkizuna. Gizarte Ekonomiako lau euskal entitate eta elkarteren arteko solasaldia.

Deialdia irekia izango da, eta bertan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik FORMULARIO honen bidez izena ematea, ekainaren 16a baino lehen.

Jarraian duzue saioaren programa zehatza.