REAS Euskadik Bazkide Eguna ospatu zuen Zarautzen

Irailaren 29an, ostirala, REAS Euskadiko enpresetako 50 bat bazkide eta langile hurbildu ziren Zarautzera sarearen bigarren Bazkide Eguna ospatzera. Lankidetza, bazkaria eta giro ona izan ziren eguneko protagonista.

16/10/2023

Goizeko 11etan hasi ziren iristen lehenengo gonbidatuak Zarauzko Musika Plazara. Ikusmin handia zegoen, 2022ko Bazkide Egunak oso oroitzapen ona utzi baitzien bertaratutakoei. Hori dela eta, aurtengoan, Bilbotik autobus bat antolatu zuen REAS Euskadik Bizkaiko oinarri sozialaren parte-hartzea errazteko.

Lehenengo jarduera, herriko plazan, xumea bezain beharrezkoa izan zen: gosari kolektibo bat, non parte-hartzaile guztiek informazioa trukatu zuten haien eta euren enpresaren inguruan. Aurpegi berri asko zeuden, beraz, lehen hartu-eman hori funtsezkoa izan zen.

Aurkezpenak egin eta gosea asetu ondoren, Zarautzen egoitza duen eXperientziak bazkide berriak, elkar-lankidetza sustatzeko esperientzia ludiko bat antolatu zuen. Esperientzia horretan, taldeka, herriko hainbat saltokitan zehar ikusezina den hariaren bila aritu ziren parte-hartzaileak.

Talde batzuei oso ondo joan zitzaien bilaketa, beste batzuei pixka bat gehiago kostatu zitzaien, baina guztion artean helburua lortu zuten: bidaia honetan, behatzen ikasi zuten, sortzeko, berritzeko, hazteko, lankidetzan aritzeko, abenturak besarkatzeko, ziurgabetasuna bizitzeko, bizirik sentitzeko eta bidearen magian konfiantza izateko esperientziak sentitzea helburu.

Ekimenaren amaieran, malekoira hurbildu ziren parte-hartzaileak bazkaltzera, eta batzuk hondartzan bainatzeko ere aprobetxatu zuten.

Jatorrizko albistea

BIDEO TWEET

También te puede interesar