Sozietate kooperatiboaren erronkak XXI. mendean

Kooperatibak enpresa demokratiko, arduratsu eta etikoaren eredu gisa

13/11/2023

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak, Ikasketa Kooperatiboen Institutuaren eta Zuzenbide Kooperatiboaren Nazioarteko Elkartearen bitartez, “Sozietate kooperatiboaren erronkak XXI. mendean” kongresu zientifikoa antolatu zuen 2023ko urriaren 25 eta 26an Donostiako campusean.

Topaketaren baitan kooperatibak enpresa demokratiko, arduratsu eta etikoaren eredu direla azpimarratu zen. Enpresa eredu kooperatiboak arreta pertsonengan eta ingurumenean jartzen dute, hazkunde ekonomikoa, justizia soziala, giza eskubide eta askatasunekiko errespetua eta elkartasuna sustatuz eta bultzatuz.

Biltzarrean hainbat agintarik parte hartu zuten: Elena Pérez Barredo, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea; Xabier Riezu Arregi, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko errektoreordea; Enrique Gadea Soler eta Alberto Atxabal Rada,  Batzorde Zientifiko eta Antolatzaileetako arduradunak; edota José Miguel Gorostiza; Zuzenbideko Euskal Akademiaren ordezkaria.

Programak 3 mahai-inguru nagusi izan zituen, eta horietan hainbat gai jorratu ziren: kooperatibak integratzea eta elkartzea, hazkunde-estrategien bidez merkatuaren erronka eta erronka globalei aurre egiteko mekanismo gisa; kooperatibismoaren eta gizarte-ekonomiaren erronkak Euskadiren begiradatik; eta lehen sektore ekonomikoari kooperatiba formulak egiten diezazkiokeen ekarpenak.

Kongresu hau gaur egungo kooperatibismoaren arazoak aztertzeko gune irekia bihurtu zen, kooperatiben integrazioa, Euskadiko lehen sektoreko kooperatibak eta Gizarte Ekonomia osatzen duten familientzako erronkak aztertzeko elkargunea.

También te puede interesar